Aurrez ere espedientea egin zioten Murtziako Fernando Ferrin epaileari, ama bati lesbiana izateagatik bi alaben zaintza kentzeko epaian “adierazpen nabarmenak” erabiltzeagatik
September 26th, 2007 by EuropaBotere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Murtziako epaile bat zigortzea erabaki du, bikote lesbiana batek ume bat adoptatzeko egin beharreko tramitazioan atzerapenak eragiteagatik. Fernando Ferrin epaileari aurrez ere ireki zioten espedientea, ama bati lesbiana izateagatik bi alaben zaintza kentzeko epaian “adierazpen nabarmenak” egitearren.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Diziplina Batzordeak aho batez erabaki du epailea zigortzea, Kontseiluaren ikuskaritza zerbitzuak eskatu bezala, organo horretako iturriek jakinarazi dutenez.
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 418-11 artikulua hautsita hutsegite larria egin duela egotzita zigortu dute. Ferrin Calamita epailea familia auzietan da aditua. [EITB]
Posted in Euskara | No Comments »